07 Neskato lanean hastea

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

Oraindik ere baserrirako biderik ez zen garaian agertu zen Mirandara “Peña” (Juanito Peña), Pakitak eskola utzia zuela jakinik etxeko-lanetarako norbait behar zuela proposatuz. Pakitak 13 urte zituen, errege egun biharamunean hasi zen lanean. Hagitz gogorra egin zitzaion hasiera, oraindik 13 urte bertzerik ez baitzituen. Uniformearekin egiten zuten lan egun guziz, etxeko lanak eginez: garbitu, bazkaria prestatu… Herriko bestetan ez ziren ateratzen, ezta eguberrietan ere. Bere logela zuen eta gau eta egun etxe horretan aritzen zen lanean. Senar-emazteak bizi ziren bertan, baita alaba ere, baina Londresen ikasten zuen.