07 Ostatuko bezero profila

ANA BELEN ANSALAS BENGOCHEA

Beraiek beti ostatua dagoen etxean bizi izan dira eta Ana Belen, ezkondu zenean, joan zen ondoko etxera bizitzera. Garai batean ostatua zuten gehienak etxe berean bizi zirela dio. Bera ttikia zenean jendea guttiago mugitzen zela dio, bakarrik bestetan eta egun berezietan. Orain jendeak opor gehiago hartzen ditu eta desberdina da. Ostatuan lehen herritar anitz eta “bertze aldeko” (Iparraldeko) anitz ibiltzen zela dio eta, oraindik etortzen diren arren, orain abuztuan jende gehiago kontzentratzen dela dio. Bizimodua aldatu delako gertatzen da, hori Ana Belenen iritziz.