07 Tripotxak jateko ohitura inguruan

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Garai batean Sunbillan, martxo inguruko sasoian, etxe guztietan aprobetxatzen ziren bildotsen tripotxak. Legasan Mari Luz ailegatu arte ez zen izaten horretarako ohiturarik, baina Donezteben bildotsak hiltzen zituen harategia zegoen. Bertara joaten ziren tripotxak erostera Mari Luz eta familiakoak eta bi pezeta ordaintzen zituzten bildotsaren tripengatik. Garai batean etxe partikularretan tripotxa anitz jaten zen bildotsaren sasoian.