08 Larunen lanean

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Larunen bi denboraldi egin zituen Mertxek lanean. Egunero joan-etorria egiten zuen. Ez zuten ordutegirik edo egun librerik eskatzea pentsatzen. Goizeko 08:20-08:30ean ailetu eta bitrinak pixka bat garbituta platerean gosaltzen zuten. Zerbitzatzea tokatzen bazitzaien arratsaldean zeozer jaten zuten, baina ongi gosaltzen zutenez ez zuten beharrik izaten. Jatetxeko eta bitrinako lana txandakatu egiten zuten, egun bat batean eta bertzea bertzean. Sukaldean ez zen sekula aritu.