09 Ardia jezteko sasoi eta tenoreak

BEÑAT EZKURRA

Beñat ttikia zenean orain moduan jezten zituzten ardiak. Arratsetan goizik hasten dira, 18:00ak aldera, eta 19:30-20:00 alderako bukatzen dute. Goizean 07:00ak aldera hasten dira, eta 09:00etarako bukatzen dituzte lanak. Beti tenore bertsuan jezten dituzte ardiak. Sasoiari dagokionean, pixka bat aldatu da Beñat ttikia zen garaitik. Orain lehenago hasten dira. Hain zuzen lehen bildotsak eguberrietan hasten ziren (abenduan) eta ekaina hondar arte jezten ziren. Orain bildotsak urritik aitzinera hasten dira, eta jezten, azaroaren hondarretik aitzinera, eta ekaina-uztailerarte jezten dituzte. Bildotsak urtean behin izaten dituzte