09 Anaiak

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

Pakitaren anaiari soldaduska egitea tokatu zitzaion Burgosen eta bertatik itzuli eta segituan hasi zen Hostelera del Norten lanean Donostian. Bertze anaiak ezgaitasuna dauka, eta beraz, beti etxean aritu da. Etxekoen babesean egon da beti, laguntza behar izaten duelako.