08 Tripotxak egostea eta labanarekin xehatzea

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Ardiaren tripak ere garbitu izan ditu Mari Luzek, baina lehorragoa gelditzen dela dio. Bildotsaren hertzea egosten jartzerakoan, ura berotu eta ondotik iragazki batean jarri behar dira hertzeak. Gero ur garbian sartu eta barazkiak botatzen dira bertara. Horrela triparen usaina joan egiten zaio eta barazkiaren usaina gelditzen zaio. Bertan perrexila bota behar zaio, baita porrua ere. Baratxuria hautsita botatzen zaio. Guztia ongi iragazi behar da gero eta labanarekin ongi puskatu. Mari Luzi ez zaio gustatzen makinarekin xehatzea, zaporea galtzen duela erraten baitu eta lehorra gelditzen dela. Egosi eta biharamunean labanarekin xehatzen bada, hobea gelditzen dela iruditzen zaio Mari Luzi. Erriberatik ekarri zituen hertze batzuekin makinarekin egin zuen behin eta ez zitzaion gustatu nola gelditu zitzaion.