08 Neskato garaiko oroitzapenak

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

Maiatzean Larungo sasoia hasten zen eta etxeko jabeek benta bat zuten Larunen. Larunbat eta igandeetan joaten zen Pakita Larunera lanera, eta bertze zerbitzarien moduan aritzen zen bertan. Oro har oroitzapen onak ditu, nahiz eta gogorra egin zitzaion atera ezin izatea. Anitz ikasi izanaren sentsazioa du: janaria egiten, etxea eramaten… Garai horretan nagusiari errespetua eta beldurra zitzaiola dio eta ez zituztela gauzak erraten.