09 Goizean ogia erostera eta eskolara

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Mari Luz umea zen garaian 6 urterekin hasten ziren haurrak eskolan. Jaunartzea egiterako, eskolan jada urte bat egina izaten zuten. Haien etxetik Legasara joaten ziren eskolara, oinez. Goizeko 09:00etan sartzen ziren Legasan eskolan eta goizeko 08:00etarako Doneztebera joaten zen ogia erostera Mari Luz. Doneztebera ere oinez joaten zen, mendiz.