09 Gozogintza baserrian

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Baserrian Mertxeren amak eta amatxik egiten zituzten etxeko lanak. Mertxek dio hagitz saltsera izan dela beti eta inguruan ibiltzen zen. Batez ere gozogintzan aritzea gustatzen zitzaion. Bere amak denetik egiten zuen: bizkotxoak, flanak, madalenak, erroskila anitz… asteburuero egiten zituen. Behi-esnea izaten zuten etxean eta, beraz, postre ugari izaten zituzten: arrozesnea, flana, natillak…