09 Ostalaritzatik bizitzeko hautua

ANA BELEN ANSALAS BENGOCHEA

COU-a gainditu zuenean, Ana Belenek erabaki zuen ez zuela unibertsitatera joan nahi. Ostalaritzako lana gogorra da, baina maite duela dio. Jendearekin egotea gustatzen zaio. Lekarozen ikasten ari zenean ere, beti aritu izan da ostatuan lanean asteburuetan. Hiru ahizpak aritu izan dira, baina bera gazte-gazterik hasi zen. Ez du pisu bezala bizi eta, betidanik, ostalaritza anitz gustatu izan zaiola erraten du. Jendearekin solasean egoteak plazer handia ematen dio. Ikasketak bukatzean, Ansalas ostatuan gelditzea erabaki zuen eta 21 urte zituenean Zugarramurdiko jatetxe bat hartzea erabaki zuten. Gurasoek Azketa jatetxea erosi zuten eta hor hasi zen lanean Ana Belen. Denbora batera bere ahizpa gazteena sukaldean hasi zen eta berarekin batera jatetxearen gidaritzan hasi zen.