09 Uztaritzeko baserria eta bertako produktuak

THÉRESÈ IRATZOQUI

Ur-bazterreko baserri bat zen Uztaritzen zutena. Lurrak zituen inguruan, eta baratze handia. Bertan ekoiztutakoarekin Baionako merkatura joaten zen Thérèse, produktuak saltzera. Bizikletaz joaten zen. Barazkiak, lekak, oilaskoak, arraultzeak… denetik eramaten zuen. Horrela etxerako diru pixka bat egiten zuten, garai hartan ez zegoelako dirurik. Hala ere, haien familian ez dute goserik pasatu, etxean jatekoa izaten zutelako. Baratzea bazuten, baita oilasko eta zerriak ere. Esnea ere izaten zuten.