10 Baratzea eta Baionako merkatua

THÉRESÈ IRATZOQUI

Thérèsek gurasoei laguntzen zien baratzean. Denetik izaten zuten: ilar-lekak, ilar-zuriak, pastenarreak (azenarioak), porruak… Baionako merkatua larunbatetan izaten zen eta Thérèse goizean goiz joaten zen bizikleta kargatuta. Alboetan bi zaku eta bizkarrean bat. Batzuetan, anaia batekin joaten zen, baina gehienetan bakarrik. Gero ama bere lagun batekin joan ohi zen autoan. Jende anitz ibiltzen zen Baionako merkatuan. Zubi batean jartzen zituzten postuak eta Thérèsek bere tokia izaten zuen. Normalki eramandako guztia saltzen zuten eta lortutako diruarekin kontent itzultzen ziren etxera. Arraina ere saltzen zuten merkatuan. Thérèseren aita arrantzalea zen eta sareekin arrantzatzen zuen. Arrantzatutako arraina merkatuan saltzen zuten.