10 Baserria lehen eta orain

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

Gurasoak hil zirenean kanporako azienda jarri zuten Mirandan. Ardiak anai zaharrenak zaintzen ditu, anai gazteagoak lagunduta. Lehenago goiz-goizetik hasi eta arratsera bitarte aritzen ziren lanean baserrian, orain ez da horrela izaten. Lehenago erremolatxa edo artoa egiten zuten, gaur egun ez. Soroak eta belarrak egun makinekin egiten dituzte, eta garai batean dena eskuz egiten zen.