10 Behia jeztea eta bizimoduz aldatzeko erabakia

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Mari Luzek zortzi urte zituenean, aitak eta amak seme-alabak bertze etxeetara behi aitzinera lana egitera igorri zituzten. Eskolara joateri utzi zion eta urte dezente egin zituen horretan lanean. Anaiak behi bat ekarria zuen etxera eta jezteko ez zegoen inor ere etxean. Bere anaiak mendian zeuden lanean eta, beraz, Mari Luzek jezten zuen behia. 14-15 urte zituenean Mari Luzek aitari erran zion berak bertze bizimodu bat ikasi nahi zuela eta Doneztebera joan nahi zuela botikan neskato lanetan aritzera. Hala egin zuen, baina Mari Luz joan egin zenez aitak behiak kentzea erabaki zuen, ez zegoelako inor jezteko.