10 Ikasketak, Funverako lana eta Yasolakoa hautatzea

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Mertxeri ez zitzaion ikastea gustatzen, eta erabaki zuen ez zuela unibertsitatera joan nahi. Bazekien zerbait egin behar zela eta FP2ra arte egin eta, administraritza eginda, Funveran egin zuen praktikaldia. Nagusiak anitz erakutsi zion eta gustura aritzen zen, baina Yasolara lanera joatea ere gustatzen zitzaion eta azkenean hori hautatzea erabaki zuen. Urte horretan bertan ezkondu zen eta Yasolako benta bere amaginarrebarena zen.