10 Ostatuaren eta jatetxearen desberdintasunak

ANA BELEN ANSALAS BENGOCHEA

Ansalas ostatua edantegia da eta pintxoak eskaintzen dituzte. Azketa jatetxean platerak ematen dituzte. Leku goxoa da ostatua, baina jatetxean zerbitzatzea pisutsua da. Jatetxean bezeroak turistak dira eta anitzetan azkar jan nahi izaten dute eta zerbitzua gogorragoa da. Ana Belenentzat jatetxean lan-zailagoa izaten da. Fisikoki ere gogorra da jatetxeko lana: azkar mugitu behar zara eta eskuetan pisua eraman.