11 Anaien lana, anai gaztearen heriotza eta neskato Iparraldean

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Mari Luzen anaiak mendira joaten ziren lanera. Urte batzuetan 6 anaia aldi berean joan ziren Frantziara mendian lan egitera. Mari Luzek Donezteben bi urte egin zituen neskato lanetan. Handik atera zenean, bere anaia gazteenak mendira lanera joan nahi zuela erabaki zuen (aldi berean bertze 6 anaiak horretan ari ziren lanean). Mari Luzek Iruñera eraman zuen pasaportea egitera. Almandozeko harrobian lanean hasi zen, baina ez zituen 15 egun egin. Zulo batean lanean ari zela lur-mendia lepora erori zitzaion eta bertan hil zen. Anaia hilda inguruan diru anitz irabazten ez zenez, Mari Luz Iparraldera joan zen lanera. Hendaian hiru hilabeteko denboraldia izaten zen eta bertan lana eginda 15.000-16.000 pezeta irabazten ziren. 1960. urte inguruan zen. 24 urterekin ezkondu zenean utzi zuen bizimodu hori.