11 Laborari izateko erabakia hartzea

BEÑAT EZKURRA

Beñat zurgintzan lanean aritzen zenean ere, arratsetan edo asteburuetan beti joaten zen ardiengana. Oroitzen da nola erran zion bere Zuraindeko nagusiari utzi eginen zuela zurgintza eta nola hasiko zen laborantzan. Hark erran zion: “Zoaz segidan, eta ez bazara arribatzen etorri berriro, nik hartuko zaitut”. Bera laborarien semea zen eta bazekien zeri buruz ari zen, anitz maite baitzituen animaliak.