11 Neskato lana utzi eta Matxiarena jatetxean hastea

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

13 urterekin hasi eta bederatzi urte egin zituen neskato lanetan Pakitak jabe beraren etxean. Aitari behorrak hanka zapaldu zion eta behatz puntak moztu behar izan zizkioten. Laguntza behar zuelako itzuli zen Pakita baserrira, anaia soldaduskan baitzegoen orduan. Bi asteren buruan Matxiarena jatetxean hasi zen lanean, baina aitzineko lanarekin alderatuta honek erreztasun bat eskaintzen zion Pakitari: egunero itzuli zitekeen lanetik etxera. Han bertze zortzi urte eta erdi eman zituen lanean.