11 Ostalaritzako lana eta etxekoen eginkizunak

ANA BELEN ANSALAS BENGOCHEA

Ana Belen geroz eta gehiago nekatzen da ostalaritzako lanean, baina ez du sekula ere uztea pentsatu. Kontziente da adinean goiti egin ahala ezingo diola ostalaritzako martxari orain bezala eutsi, baina laneko martxa jaitsiko duela erraten du. Etxekoak gutti dira eta, jatetxea hartu zutenean, langileak hartu behar izan zituzten. Momentuz beti ongi moldatu dira langileekin. Ana Belen zerbitzatzen aritu da beti, ez sukaldean. Sukaldean bere ahizpa eta bertze langile batzuk aritzen dira. Gurasoek ez dute inoiz lan egin jatetxean, soilik Ansalas ostatuan.