12 Baserriko janaria

THÉRESÈ IRATZOQUI

Thérèseren gurasoak etxaldean aritzen ziren lanean. Ama etxeko lanetan aritzen zen beti, haurrak zaintzen eta sukaldean. Bakarrik aritzen zen kozinatzen. Denetarik jaten zuten etxean. Barazki guztiak, oilaskoa, zerrikia, untxia, arraina… Bildotsik ez zuten etxean eta ez zuten erosten. Beti bazuten jatekoa etxean. Egun berezietan bazkari ona egiten zuten.