11 Yasola hartu zuenetik nabaritzen dituen aldaketak

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Yasola lehendik ezagutzen zuen Mertxek. Abuztuan Funvera itxi egiten zen eta bertara joaten zen lanera eta, beraz, Yasolako benta hartzea erabaki zuenean, ezagutzen zuen nolakoa zen bertako martxa. Orokorrean, denaz ez zen jabetzen eta, gainera, orain dela 23 urte hasi zenetik gaur egun arte, gauza pila bat aldatu dela dio. Batez ere kontu burokratikoak aldatu direla nabari du Mertxek. Kontsumoa ere pila bat aldatu dela dio. Orain dela 23 urte anitzez ere alkohol gehiago kontsumitzen zuen jendeak (gainera, jendeak aprobetxatzen zuen hegoaldeko prezioak zeudela nahiz eta iparraldeko mugan egon). Mertxek oroitzen du barra sagar-likorezko edo melokotoi-likorezko basoz lepo egoten zela. Orain kopa hartzen duena soilik da bezero “ona”, bazkari ona egiten duena. Pandemiaz geroztik, gainera, guttiago kontsumitzeko ohitura areagotu dela dio. Jendeak orain plater bat hartzen du soilik jateko, koadrilan egonda ere.