12 Yasola hartu zuenean

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Mertxek ez zuen gehiegi pentsatu Yasolako benta hartzeko erabakia. Bulegoan ez zuten sobera giro ona eta administrari moduan ekonomikoki ez zeuden hagitz ongi ordaintzen. Etxean senarrak bazuen bere jornala, beraz, berea ez zen etxeko diru-iturri bakarra. Bi urteko eszedentzia hartu zuen probatzeko. Bere amaginarrebarekin harreman ona zuen eta harreman ona du oraindik ere.