13 Gaztanbera egiten hastea

BEÑAT EZKURRA

Mamia egiten etxean ikasi zuen pixka bat. Baina Dantxarineako gizon batek egin ohi zuen mamia eta utzi zuenean Beñatek hartu zituen bere bezeroak eta orduan hasi ziren gaztanbera egiten. Dantxarineako gizonak bertako jatetxeei saltzen zien gaztanbera eta, utzi zuenean, Beñatek hartu zituen bezero horiek. Gero Miarritzen, Donibane Lohizunen… saltzen hasi ziren.