13 Istripua

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Yasola hartu eta hiru urteetara istripu bat izan zuen Mertxek. Yasolan ez zuten argirik eta sorgailu bat (generador) zuten argia egiteko. Gasolinaz betetzera joan zen eta, haizegoa zegoenez, hagitz beroa zegoen gasolina. Energia estatikoa izaten du Mertxek sarri haizegoarekin eta gasolinak su hartu zuen. Bi besoak erre zituen Mertxek eta Yasolako zati handi bat ere erreta gelditu zen. Babes handia sentitu zuen jendearen partetik eta lau hilabetez berritu zuten dena. Etxekoek eta ingurukoek animatu zuten jarraitzera.