14 Lan ordutegia Matxiarenan

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

Goizeko 09:00ean sartzen zen lanera Pakita, eta arratsaldean ateratzen zen, bazkalondoko lanak bukatutakoan (16:30-17:00 aldean). Ilunabarreko 19:00ean berriz sartzen zen afariak emateko lanak egitera. Afarietan egunaren arabera jendea izaten zen edo ez, baina garai hartan aduana zegoen Beran eta polizi ugari joaten zen menua afaltzera Matxiarenara. Arratsean, 23:00 aldean ateratzen zen lanetik Pakita. Zortzi urte eta erdi egin zituen horrela.