14 Lan jarduna eta dituzten produktuak

BEÑAT EZKURRA

Etxaldean gaztanberak egin eta kanpora saltzen dituzte. Bezperan eskariak hartu, eta biharamunean banaketa egin. Etxaldea handitzen joan da. Urte anitz dira gaztanbera egiten dutela. Gasna hiru tona eta erdi/lau tona artean egiten dute urtean eta gaztanbera ez daki kalkulatzen zenbat egiten duten. Dantxarinean anitz saltzen da, baita Biarritzen ere. Duela bi urte banatzaile automatiko edo makina automatikoa jarri zuten Senperen gasna, mamia eta yogurtak saltzeko. Baratzezain batek ere bere produktuak jartzen ditu eta bertze ekoizle batek txahal-haragia. Gela bat da hiru makina dituena.