15 Etxaldearen antolaketa eta funtzionamendua

BEÑAT EZKURRA

Etxaldea ere handitu da. 2009an Mirentxu, Beñaten emaztea, elkartu zen eta hitzarmen batekin bere Senpereko lurrak hartu zituzten, Mirentxu ere laborarien alaba baita. Horrela auzoko 12 hektarea hartu eta gaur egun guztira 42 hektarea dituzte. Ardiak Senperen jezten dituzte, bizi diren tokitik 10 minutura eta bizi diren tokian produktuak prestatzen dituzte. 50 urte dituzte eta nabari dute zahartzen hasiak direla, beraz ikusiko dute funtzionamendu horrekin noiz arte segi. Seme bat badute, baina ez zaizkio ardiak gustatzen. Makinak maite ditu, traktoreak. Mirentxu ere arditegian egoten da Beñatekin batera, baina emaztea arduratzen da yogurtak eta gaztanberak egiteaz. Beñatek gasnak egiten ditu. 2009. urtean hasi ziren funtzionamendu horrekin.