15 Ibardineko lana

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

Peio Martikorena ahatearekin lanean hasi zenean, Pakita berarentzat hasi zen lanean. Martikorenaren emaztea Pakitaren senarraren arreba da. Han bertze hiru urte egin zituen lanean eta lehendabiziko umea jaiotzear zela erabaki zuen etxean gelditzea. Ibardinen zebilen garaian ezkondu zen eta Etxalarren etxea egin zuten senarrak eta biek.