16 Etxalarko Herriko Ostatua hartzea

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

Alabak bi urte zituenean eta semea jaio berria zela, Etxalarko Herriko Ostatua hartzea erabaki zuen Pakitak. Urtebetetzea ospatzeko familiako otordua zuten eta, goiz hartan, Herriko ostatuko jabeak eskeini zion Pakitari ostatua hartzeko. Otorduan aipatu zuen eta koinatak animatu zuen hartzera. Bazekien Pakitari ostalaritzako lana gustatzen zitzaiola eta ideia ona zela erran zion. Ostatua zaharra zen eta Pakitak zalantzak zituen, bi seme-alabak ttikiak zituelako. Baina hasi zen eta gustura igaro ditu erretiroa hartu bitarteko urteak.