16 Etxearen antolamendua eta sukaldatzeko su-ttikia

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Mari Luz umea zenean, haien etxeko lurra buztinezkoa zen. Orain sukaldea duten lekuan lau asto zeuden eta bertze txoko batean oiloak. Gibeleko logelan patata gordetzen zuten eta aitak zurgindegi txikia izaten zuen. Sukalde bat izaten zuten eta bertze etxe-sarrera bat, gauzak uzteko erabiltzen zutena. Lurreko sua izaten zuten eta su-ttikiak (“hornillo”). Zulo batzuk izaten zituzten su-ttikiko hautsak botatzeko. Hauts guzti horiek gorde egiten zituzten eta su-ttikiko brasan jartzen zituzten lapikoak janaria prestatzeko. Esnea egosteko, putz eginda su ematen zioten errautsari. Lurreko sua denbora dezente pasa ondotik jarri zuten. Sukaldea jartzeko, herriak materiala eskaintzen zuen, baina esku-lana Mari Luzen aitaren esku gelditzen zen.