16 Mugako benten garrantzia Beran

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Gazteek Beran, mugarik ez balego, ez lukete poltsikorako sosik izanen. Gurasoek etxe batzuetan ezin zuten anitz eman, Mertxeren etxean kasu. Eta hala, Ibardin-Dantxarinea-Larun gisako mugako bentek lagundu dute gazteek kapritxoak edukitzeko dirua eskuratzen. Mertxek nahiz eta bulegoan lan egin aste bukaera batzuetan Ibardinen lan egiten zuen, badaezpada.