16 Pandemia eta pandemia ostea

ANA BELEN ANSALAS BENGOCHEA

Covid 19aren pandemia haientzat ez zen hain bortitza izan, aspaldiko ostatua zelako Ansalas. Hala ere gogorra izan zen, sosik sartzen ez zelako eta dena itxia zegoelako. Konfinamendua bukatu zenean eta berriro ireki ahal izan zutenean, zortea izan zuten haien jatetxea handia delako. Baina segurtasun-neurriak zeuden eta horietara egokitu behar izan zuten. Ostatuan erreza zen, bi-hiru lagunekin moldatzen zirelako. Baina jatetxea ireki orduko langileak hartu behar ziren eta erabaki zuten ez irekitzea, gehiago galtzea jokatzen zutelako. Biztanleren baten kexak aditu zituzten, baina irekitzeak suposatzen zuen bizpahiru langile ERTEtik atera behar zituztela eta, baldintzak txarrak zirenez, arrisku handia zuten sosa galtzeko. Segurtasun-neurriak kendu arte itxia eduki zuten Azketa jatetxea eta Ansalas ostatua irekitzen zuten soilik. Etxekoek soilik egiten zuten lan.