17 Mamia nola egiten duten

BEÑAT EZKURRA

Orain mamia egiteko behar da esnea irakinarazi, 80 gradutik goiti, pasteurizatzeko. Gatzagia emateko, 32-40 gradu artera jaitsi behar da. 40 graduak pasatzen badituzu, edo 32etik beheiti baldin badago, ez du hartuko eta ez da gogortuko. Tenperatura horiei kasu egin behar zaie. Beñatek beti gatzagia artifiziala ezagutu du. Gurasoek farmazian erosten zuten eta beraiek, gaur egun, elkarte batean. Aipaturiko tenperaturan dagoenean bi tanta gatzagi botatzen zaizkio eta bizpahiru minutuz gogortuko da. Baso ttikietan jarri eta hozkailuan sartzen dute. Beraiek azukrearekin jatea maite dute, edo eztiarekin. Eguneko esnearekin egiten dituzte eta 5 egunez irauten dute gehienez, ez dutelako kontserbanterik. Yogurtek aldiz, 20 egun irauten dute. Xan, Beñat eta Mirentxuren semeak, gaztanberak eta yogurtak egiten ditu ere bai.