17 Nabaritzen dituen aldaketak eta pandemia ostea

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Europar Batasunean sartzearekin batera prezioak berdindu egin zirela dio Mertxek. Alkoholean eta tabakoan ez, baina Mertxek Yasola hartu zuenean erabaki zuen ez zuela alkoholik salduko (botilak, alegia). Berak erabaki zuen jateko lekua zela Yasola eta ez denda bat. 23 urte hauetan aldaketarik nabarmenena pandemiaz geroztik nabari du. Jendeak atera nahi du, baina guztia geroz eta garestiago dago ostalaritzan eta oro har leku guztietan. Soldatak ez dira aldatu, baina aisialdiak prezio bat dauka Mertxeren ustez. Jendea zuhurragoa da orain eta Mertxek uste du guttiago aterako bagina hobeki jateko ahalmena izanen luketela gure sakelek. Jendeak astero ateratzeko ohitura du eta, beraz, gutti gastatzea gustatzen zaiola nabari du. Lau pertsonek adibidez, bi razio bakarrik hartzen dituzte sarri. Lana berdina izaten da eta fakturazioa ttikiagoa. Prezioei dagokienean, urteak dira ez dituela igo, baina aurten erabaki du euro erdia igotzea guztia.