17 Ostatuko hasiera eta ordutegiak

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

Lehenago Herriko ostatua irekia zegoen, baina jabea eri zegoen eta, ezkongabea zenez, ixtea erabaki zuen. Bazekien Pakita beti ostatuan ibilia zela eta hargatik egin zion ostatua hartzeko eskaintza. Hasieara gogorra izan zela dio Pakitak, senarra ez baitzegoen ohituratua Pakitak hainbertze denbora lanean ematera eta seme-alabak ere oraindik ttikiak baitziren. Ordutegiak ere gogorrak ziren eta haurrak zaintzeko langile bat hartu behar izan zuen. Baina martxa hartzen jakin zutela dio. Garai hartan ostatuetako martxa ez zen orain bezalakoa eta aste hondarretan maiz goizeko ordu txikietara arte eduki behar izaten zuten ostatua irekia.