18 Ostalaritzaren egoera eta trabak

ANA BELEN ANSALAS BENGOCHEA

Bezeroen aldetik, nabaritzen da aldaketak egon direla. Adibidez, geroz eta gehiago eskatzen du jendeak menua partekatzeko. Ana Belenek dio hori ezin dela izan, ostalariak kostu anitz dituelako: langileak ordaintzea, garbitegia, ontziteria… Baina joerak horrela segitzen badu, langileak ezin harrapatu eta autonomoen zergak goiti eginez, ostatua luxuzko zerbait bilakatuko dela dio. Bere ustez, horrela ezin da jarraitu eta zergak eta seguruak anitz goitu izanak eragin handia du. Ana Belenek uste du berari gelditzen zaizkion urteak eginen dituela, baina ez daki epe luzera zer gertatuko den ostalaritzarekin.