18 Ostatuko langileak

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

Pakitaren senarra kamioilaria izan da urte luzez eta azken urteak Martikon lanean eman zituen. Senarrak laguntzen zuen ostatuan batzuetan, baita seme-alabek ere. Udaran langileak hartu behar izaten zituzten, baina Pakitak nabarmentzen du beti giro hagitz ona izan dutela langileen artean. Berekin lanean aritu diren gazteak bere seme-alabatzat hartzen ditu Pakitak.