20 Euskal pastiza egitea

ANA BELEN ANSALAS BENGOCHEA

Ana Belenek berak bakarrik ikasi du euskal pastela (berak “euskal pastiza” deitzen du) egiten. Bere izeba batek eman zion errezeta eta hortik hasi zen. Ostatuan ez da bereziki berezia, lukainkak eta odolkiak izaten dituzte gehienbat. Izebari eskatutako errezeta bere modura moldatu zuen Ana Belenek, eginaren eginez. Iparraldean euskal pastiza anitz dagoela dio eta hegoaldean ez da hain ohikoa. Ana Beleni anitz gustatzen zaio euskal pastiza egitea, plazera ematen dio. Baina ez du astirik soberan eta bakar batzuk egiten ditu soilik ahal duenean. Tarteka, egiteko aukera duenean, eramaten du ostatura eta bertan erosteko jartzen du, baina ez du beti egiten. Ez da sekula joan merkatuetara saltzera.