20 Gaur egun prestatzen duen jatekoa 2

THÉRESÈ IRATZOQUI

Bizkotxoak eta gisakoak egitea ez zaio gustatzen Thérèseri. Arroz-esnea eta esne-opilak egiten ditu, baita krema-ingelesa ere. Arraina ere sukaldatzen du, legatza edota bertzelakoak. Legatza batzuetan labean egiten du, baina gehienetan irinean eta arraultzetan pasa eta frijitu egiten du. Mahonesa egiten du, etxeko arraultzeekin.