20 Hizkuntza-ezagutzak

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Etxean euskara eta gaztelera ikasi zituen Mertxek. Gurasoek lau seme-alabak frantseseko partikularrean apuntatu zituzten eta Larunean lanean hasi zenean praktikatzen hasi zen Mertxe. Gustatzen zaion hizkuntza bat da eta beti prest dago hitz berriak ikasteko eta hizkuntzaz gehiago ikasteko. Udaran batzuetan pasatzen zaio euskara eta gaztelera ez zaizkiola ateratzen.