21 Egutegia eta lan-taldea

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Urte osoan zehar irekia egoten da Yasola: astelehena, asteazkena, larunbata eta igandeetan. Frantziar Estatuko besta egunetan ere irekitzen dute eta uztailaren lehenetik abuztuaren azken egunera arte egunero irekitzen dute. Lan-taldeari dagokionean, orain dela 23 urte Mertxe bertan hasi zenean, hiru izaten ziren lanean: Mari Karmen (bere amaginarreba), Mertxe eta bertze laguntzaile bat. Urte pare bat egin zituzten horrela eta Donibane Lohizuneko neska bat kontratatu zuen Mertxek eta 13 urte egin zituen bertan. Geroztik kontratu motzak egiten ditu eta, gehienbat, jende gaztea aritzen da. Sukaldari bat ere hartu zuen eta zazpi urte daramatza beraiekin. Familia ttiki bat direla dio Mertxek, urtean zehar hiru langile aritzen baitira lanean. Udarako martxa aurreikusi eta kontratazio motzak egiten ditu eta lau langile inguru hartu ohi ditu. Normalki saiatzen da hurbileko edo etxeko jendea izan dadila, alaba, semea edota iloba, adibidez.