21 Eskolako zigorrak euskaraz egiteagatik

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Mari Luz eskolan zegoenean, eskolak erderaz ematen zituzten eta Mari Luzek ez zekien erderaz. Lagunekin euskaraz solas egiten zuen Mari Luzek eta andereñoak aditu zion aldiren batean harri bat eman zion, buru gainean eraman zezan denbora guztian zehar. Bertze batzuetan, euskaraz egiten zutenean, erregelarekin eskuan jotzen zieten. Behin zigortu egin zuten Mari Luz eta eguerdiko 14:30ak arte erran zioten eskolan gelditzeko bazkaldu gabe. Legasatik etxera oinez joan zen eta andereñoak errandako ordurako berriro itzuli behar izan zen eskolara. Mari Luzek Donostian izeba bat zuen, idazketari buruzko liburu batzuk zituena eta horiekin ikasi zuen pixka bat.