22 Euskal pastiza egiteko errezeta eta materiala

ANA BELEN ANSALAS BENGOCHEA

Lan handia du euskal pastiza egiteak. Pasta egin behar da lehendabizi, eta pixka bat pausatzen utzi. Gero krema ere egin behar da, eta hozten utzi (egun bat inguru). Oratzeko makina batean segituan egiten du masa Ana Belenek eta gero hozkailuan sartzen du. Gero eskuz egiten du krema, azkar. Hozkailuan hozten uzten du eta biharamunean atera eta arrabolarekin luzatzen du masa eta ondotik bete. Hasieran masa eskuz egiten zuen, baina masa gogorra da irin anitz duelako eta min hartzen zuen besoetan. Beraz oratzeko makina txiki bat erosi zuen, baina azkar egin nahi zuenez gero 3kg-ko makina bat erosi behar izan zuen. Lagun bati bigarren eskuko labe mekaniko bat erosi zion eta, egiten duen euskal pastizen kantitaterako, moldatzen da duen materialarekin.