22 Lan egiteko eskola utzi beharra

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Mari Luzen gurasoek maiz erraten zioten eskolan ikasteak emanen ziola jatekoa (hau da, bizitza ateratzeko ikasketak beharrezkoak zirela). Mari Luz lanera joan behar izaten zen eta beraz ez zen eskolara joaten. Ohartu zen ez zekizkien gauzak sarri galdetu behar izaten zituela eta ez zuen gustuko hori. Senide guztiek Jaunartzea egin orduko utzi behar izan zuten eskola.