22 Langileak nola lortu

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Mertxe Yasolan hasi zenean, duela 21 urte, lehendabiziko kontratazioa egin zuen eta gero bertze gazte bat hartu zuen. Koadrila nahiko zabala zuen bigarrenak eta ahoz-aho mezua pasata lortu zituen langileak hurrengo urteetan, bigarren langile horren hurbilekoak zirenak. Hala ere, horiek adinean goiti egin dute eta Mertxek badaki Yasolara sasoian lanera doana ez dela betirako geldituko eta bere bidea eginen duela. Berak ulertzen du ez dutela lana hartzen epe luzerako ofizio baten moduan. Langileak lortzeko jendea galdezka etortzen da, edota zuzenean Mertxek deitzen ditu. Senarrak ere laguntzen du asteburuetan, izan ere, Mertxe ohartzen da langile bat hartzea kostu handia izaten dela batzuetan, gizarte-segurantza eta abarrak tarteko.