25 Mugako benten bilakaera eta irauteko zailtasunak

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Mugaldeko bentetan (Ibardin, Dantxarinea…) geroz eta ugariagoak dira benta handiak, garai batean familiarrak zirenen aldean. Mertxek ezin ditu eskaini bertan eskaintzen dituzten baldintzak lanerako. Ezin ditu egun libre ugari eskaini, horretarako langile gehiago beharko bailituzke. Ez dago bere aukeretan eta handiak ttikia jaten duela iruditzen zaio. Esperantza du 15 urte gehiago segitzea. Garai batean Yasolaren moduko benta ttiki gehiago zeuden: Gondendiaga (herriak hartu zuena eta berritu zuena, baina inork hartu gabe), Intzola (joan den urtean erre zena)… orain Beran Yasola da bakarra. Mertxek ere uste du Nafarroako mugan ez daudela gisako borda anitz. Mertxek dio legeak denentzat berdin aldatzen direla, baina Yasola borda bat denez eta borda baten moduan iraun behar duenez zaila dela lege guztiak betetzea.