25 Sukaldaritzarekiko zaletasuna eta plateren itxura

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

Neskato lanean ari zela tarteka sukaldari on bat etortzen zen Peñaren etxera eta hark gauza anitz erakutsi zizkion Pakitari. Errezeta liburuak ere gustatzen zaizkio eta irakurtzen ditu. Behatu ere egiten du: nonbaitera joan eta plater aurkezpenak ikusi. Beti gustatu izan zaio plateren aurkezpena anitz zaintzea.