27 Bildotsa, Yasolako espezialitatea

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Bildotsa da Yasolako espezialitatea. Mertxeren amaginarrebak egiten zuen Mertxek egiten duen manera moduan. Generoaren kalitatea da sekretua. Bildotsa etxekoa izaten dute, gaztea. Bizirik dagoenean, 15-16 kg izatea gustatzen zaie eta, hiltegitik ekartzean, 9,5-10kg ingurukoa izatea. Xamur-xamurra gustatzen zaie, amaren esnea edan duena eta pentsu gutti jan duena. Osagai gutxi behar ditu bildotsa sukaldatzeko errezetak: baratxuria, ozpina, piper-beltza eta olioa.